Beasaingo Irakurle Taldeak 'Rosa itzuli da' liburua irakurriko du azaroan
Azaroaren 29an egingo dute solasaldia, 17:30ean, Igartzako jauregian.

Beasaingo Irakurle Taldeak Pako Aristiren Rosa itzuli da liburua irakurtzea proposatu du azarorako. Etxean bakarka irakurri ondoren, azaroaren 29an, 17:30ean, Igartzako jauregian elkartuko dira liburuaz solasaldia egiteko eta iritzia taldean partekatzeko. Herriko bizikidetza taldeari liburua irakurri eta saioan parte hartzeko gonbita luzatu diote.