Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea ireki dute Legazpin
Udal Euskaltegiak mintzalagun izateko deialdia egin die legazpiarrei. Parte hartu nahi dutenek orain dute izena emateko aukera.
Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea zabaldu du udal euskaltegia. Euskaraz hitz egiteko erraztasuna lortzeko eta ohitura sortzeko aukera ematen du Mintzalagunak. Astean behin, ordubetez, 4-5 lagun elkartzen dira eta giro lasaian euskaraz egiten dute, lagunarteko giroan: kafe bat hartuz, paseo bat emanez… Taldeetan mintzakideak eta gidariak egoten dira. Gidariak euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak dira, eta mintzakideek euskara praktikatzeko baliatzen dituzte saioak.
Euskaltegian bertan, 843 74 00 90 telefono zenbakira deituta edo labur.eus/mintzalagun helbidean sartuta eman daiteke izena. Dohainik da.