Iñigo Saiz eta Mikel Prat irabazle Euskal Herriko mus txapelketan
Txapeldunordeak, Jose Miguel Guillorme Gomez eta Inazio Torres Garcia ere, Segurako Gipuzkoako finalean ariko dira.

Larunbatean jokatu zen Beasaingo Arrano tabernan, Euskal Herriko Mus Txapelketako Beasaingo kanporaketa. Hamabi bikotek hartu zuten parte eta hauetako bi sailkatu ziren, otsailaren 29an, Seguran jokatuko den Gipuzkoako kanporaketarako.