2020/2/3

Martxoaren 8an jokatuko da Beasaingo herri lasterketa

14 eta 7 kilometroko ibilbideak prestatu dituzte. 7 kilometrokoa, mistoa izango da.

Otsailaren 23ean jokatuko da Ormaiztegiko Sahara krosa

Urtero bezala, bi ibilbide izango dituzte korrikalariek aukeran: 10 eta 5,4 kilometrokoak. Izena eman daiteke dagoeneko.

Su Eskolaren prestazioak txalotu ditu Markel Olanok, zentroaren 10. urteurrenean

Ordiziako Su Eskolan izan da Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza bat. Markel Olano diputatu nagusiak esan du "suteen kontrako borrokan, Su Eskolaren berrikuntza eta formakuntzaren aldeko apustuak Gipuzkoa eraginkorragoa egin" duela.

Beasaindik, Zaldibiatik eta Zegamatik ere muslariak Segurarako bidean

Euskal Herriko Mus Txapelketako herrietako kanporaketen artean, Zaldibian mus saio jendetsua izan da, 23 bikoterekin. Hiru bikote sailkatu dira handik Gipuzkoako finalerako. Zegamatik bat, eta Beasaindik bi.

Eneko Agirrezabalek Euskadiko Kros Txapelketa irabazi du

Txindoki taldeko segurarrak 36:03ko denbora egin du, eta "arantza ateratzea" lortu duela dio. Emakumezkoetan, txapeldunorde gelditu da Ainhoa Sanz urretxuarra.

Kattalin Minerren 'Moio' liburu irakurriko dute otsailean

Otsailaren 28an izango da hurrengo solasaldia, 17:30ean, udal liburutegian. Bihartik aurrera, liburua eskuragai izango da.

Beasaindarrak prest daude San Martin egunerako

San Martin eguneko egitaraua aurkeztu dute gaur. Musika, jana eta omenaldiak izango dira protagonistak.

Ostiraleko Imanol Jazz kontzerturako txartelak salgai

Otsailaren 7an, 21:00etan, Usurbe Antzokian izango da Igartza musika zikloaren barruan.

Iñigo Saiz eta Mikel Prat irabazle Euskal Herriko mus txapelketan

Txapeldunordeak, Jose Miguel Guillorme Gomez eta Inazio Torres Garcia ere, Segurako Gipuzkoako finalean ariko dira.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa