Martxoaren 8an jokatuko da Beasaingo herri lasterketa
14 eta 7 kilometroko ibilbideak prestatu dituzte. 7 kilometrokoa, mistoa izango da.

Beasaingo herri lasterketak urteurren borobila beteko du martxoaren 8an, hamargarrena. Ohi bezlaa, Bealak (Beasaingo lasterkariak) taldeak antolatutako lasterketan bi aukera dituzte korrikalariek: 14 kilometro bakarka eta 7 kilometro bikoteka.
Kale Nagusian, udaletxe paretik abiatuko dira bi lasterketak. 11:00etan 14 kilometrokoa eta bi minutu beranduago mistoa. Helduen lasterketa hasi aurretik, 10:35ean, benjamin eta alebin mailakoak ariko dira lehian.
Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, www.herrikrosa.eus webgunean.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, “lasterketa bukaeran opari ugariren zozketa burutuko da eta hamaiketako eder bat egongo da partaide guztientzat”.