Otsailaren 7an, 21:00etan, Usurbe Antzokian izango da Igartza musika zikloaren barruan.
Igartza musika zikloaren barruan, kontzertu berezia eskainiko dute otsailaren 7an, 21:00etan, Usurbe Antzokian: Imanol Jazz.
Lau euskal musikari ezagun (Karlos Gimenez, Iñaki Salvador, Ainara Ortega eta Petti) elkartu dira, 2004an hildako Imanol Lartzabal musikari eta poeta donostiarraren hainbat abesti eskaintzeko, jazz ukituarekin. “Bizitzari buruz berba egiten diguten zenbait poemaren inguruan jositako abestiak. Gure oroimenean dauden eta musikari laukote honi esker berriro gogora ekarri ahal izango dizkigun abestiak”.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 euroan, Usurbe Antzokiko leihatilan eta Kutxabank webgunean.