Otsailaren 23ean jokatuko da Ormaiztegiko Sahara krosa
Urtero bezala, bi ibilbide izango dituzte korrikalariek aukeran: 10 eta 5,4 kilometrokoak. Izena eman daiteke dagoeneko.

Ormaiztegiko Sahara Krosak badu data: otsailaren 23an, 11:00etan. Urtero bezala, bi ibilbide izango dira: 10km-koa bata, 5,4km-koa, bestea.
Izena eman daiteke dagoeneko http://sahara-cross.com/wordpress/ webgunean. Izena emateetan lortzen den dirua Saharara bidaliko dute. Iaz, 5.500 euro bildu zituzten.