Amaitu da Enirio-Doniturrieta pistaren instrukzio fasea
Tolosako epaitegian deklaratu dute gaur Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak, Monica Pedreira Ingurumen zuzendari nagusiak eta Arantxa Ariztimuño Mendietako eta Natura inguruneko zuzendariak
Aralarko pisten auziagatik Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak, Monica Pedreira Ingurumen zuzendari nagusiak eta Arantxa Ariztimuño Mendietako eta Natura inguruneko zuzendariak Tolosako epaitegian deklaratu dute gaur. Aurreko astean hasi ziren deklarazioak jasotzen. Enirio-Aralar Mankomunitateko zazpi ordezkarik eta ordezkari ohik -Abaltzisketa, Altzaga, Amezketa, Arama, Beasain, Lazkao eta Ordizia-, mankomunitateko idazkariak eta lau teknikarik pasa behar izan dute epailearen aurretik, eta atzo deklaratu zuten beste hiru ordezkari politikoez gain. Atzokoarekin, amaitutzat eman da Enirio-Doniturrieta pistaren instrukzio fasea.
Epaitegiaren kanpoan
Bitartean, epaitegiaren kanpoan, batetik, nekazal sindikatuetako hainbat ordezkari, auzipetuei babesa adierazi asmoz, eta bestetik, Landarlan eta Eguzki elkarteetako ordezkariak ere izan dira. Talde ekologistek beste behin ere eskatu dute Aranzadi zientzia elkartearen txostena, Enirio-Doniturrieta pistaren ebaluazioa egin zenean pistak egitearen aurkakoa zena, «kontutan hartzeko».
Bestalde, Eguzki eta Landarlan talde ekologistek salatu dute, aldundiak eta komunikabideetan esan duela ezker abertzalearen plataformak direla eta hori «errespetu falta» dela, «alderdi politikoen babesik ez» dutelako, «herritarrena baizik».