Gari Bravok hasi du Euskadirekin ibilia, Argentinan
Euskadi Fundazioarekin estreineko lasterketa jokatu du Gari Bravo lazkaotarrak: Argentinako San Juango Itzulia.
Euskaltel taldearekin Argentinara joan den seikotea, Mikel Gaztañaga entrenatzailearekin // Euskaltel Txirrindularitza profesionaleko aro berria hasi du Garikoitz Bravo lazkaotarrak. Euskadi Fundazioan ariko da aurten, eta denboraldiari ekin dio. Argentinan, UCI Pro Serie kategoriako San Juango Itzulian parte hartu du Euskadik, lehenengo aldiz. Mikel Gaztañaga itsasondoarrak zuzenduta, sei txirrindulari lehiatu dira. Bravo sailkapen nagusian 23. izan da.













