Hamaika bikote sailkatu dira Seguran jokatuko den Gipuzkoako finalerako
Beasainen, Olaberrian, Seguran, Zaldibian eta Zegaman jokatu dituzte asteburuan Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketak.
Euskal Herriko 12. Mus Txapelketa jokatzen ari dira eta Goierriko hainbat herritan jokatu dira kanporaketak asteburuan.
Zaldibian, ostiralean, 23 bikote aritu ziren Joxepanen jokoan. Partaide kopuruaren arabera sailkatzen direnez muslari bikoteak ere, Zaldibiak hiru bikote ordezkari izango ditu Seguran otsailaren 29an jokatuko den Gipuzkoako finalean. Julen Dorronsoro eta Xabier Cuadrado izan ziren irabazleak, bigarren Josu Murua eta Eneko San Miguel eta hirugarren Idoia Aristi eta Ixa Lizarraga.
Beasainen, larunbatean izan zen musaldia, Arrano tabernan. 12 bikote bertaratu ziren, eta bi bikote sailkatu dira Segurarako. Txapeldun izan diren Iñigo Saiz eta Mikel Prat, eta bigarren geratu diren Jose Miguel Guillorme eta Inazio Torres.
Zegaman, Tartaloetxe elkartean izan zen larunbatean herriko kanporaketa. Aitor Arakama eta Jon Arakama lehengusuek irabazi zuten, eta haiek ordezkatuko dute Zegama Gipuzkoako finalean. Bigarren Josu Oiarbide eta Mikel Rey izan ziren.
Seguran, Elorri Elkartean jokatu dute kanporaketa. 27 bikotek parte hartu zuten eta lehen lauak pasako dira finalera. Eusebio Camposek eta Beñat Nieblak irabazi zuten. Bigarren Joseba de la Hera eta Xabier Azurmendi, hirugarren Pako Arrondo eta Julian Imaz eta laugarren Iñaki Elortza eta Eñaut Altuna izan ziren.
Olaberrian, sei bikotek jokatu zuten. Irabazleak Xabier Naldaiz eta Aitor Urkiola izan ziren. Bigarren berriz, Jose Antonio Elosegi eta Jokin Arratibel.
Horiek, iragan asteburukoak eta datorrenean ostiralean, berriz, Lazkaoko Gerrikon jokatuko dute, 22:00etan.