Gaur zortzi jokatuko da Zaldibiako 45. Mus Txapelketa Azkarra
Goierriko mus txapelketen artean beteranoena da Zaldibiakoa. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dituzte muslariek.
Datorren larunbatean, hilaren 22an, jokatuko da Zubi-Buru elkartean 45. Mus Txapelketa Azkarra, Goierriko mus txapelketen artean zaharrena. Orain urte batzuk sarien kopurua eta bikoteko ordaindu beharreko kopurua 20 eurora murriztea erabaki zuten antolatzaileek.
Txapelketa 16:30ean hasiko da Zubi-Buru elkartean, eta lau erregetara jokatuko da, 6 hamarrekoko 3 usteletara. Lehen zortzi bikote onenek jasoko dute saria. Garaileek txapelak eta 4 lagunentzako egonaldia irabaziko dituzte, eta azpitxapeldunek mariskada bat.
Iaz 37 bikotek parte hartu zuten, eta Maria Jexux Aristik eta Amagoia Mujikak jantzi zituzten txapelak.