Hauteslekuak zabaldu dituzte, segurtasun neurri bereziekin
COVID-19ak baldintzatutako hauteskunde eguna izango da gaurkoa. Goizeko 09:00etarako zabaldu dituzte Goierriko hautesktokiak, baina neurri bereziak hartu dituzte, herritarren segurtasuna bermatzeko.
Goierritarrak hasi dira botoa ematen. Goizeko 09:00etan zabaldu dituzte Goierriko 23 herrietan kokatu dituzten 89 hautesmahaiak. Ezin esan, ordea, normaltasuna erabatekoa denik, COVID-19ak eta kasu berrien mehatxuak baldintzatuko baitute gaurko eguna. Herri eta hautestoki guztietan hartu dituzte segurtasun neurri bereziak. Sarrera irteerak ate ezberdinetatik kokatu dituzte gehienek, eta botoa ematerakoan, eskuak desinfektatu, maskarila jantzita eraman eta 1,5 metroko tarteak gorde behar dira. Hori da pauta orokorra, baina hainbat herritan, Ordizian adibidez, neurri zorrotzagoak ere hartu dituzte.
Beti Alai pilotalekuan kokatutako hautestokia da berrikuntza nagusietako bat. Aipatutako neurriez gain, ilarak hesiz banatuta jarri dituzte, eta udaltzainak eta boluntario talde bat ari dira neurri guztiak ondo bete daitezela ziurtatzen. Adinekoentzat eta haurdun daudenentzat ilara berezi bat jarri dute. Eta Ordizian izan den koronabirus kasuen agerpena dela eta, PCR probetan negatibo eman duten baina etxeko itxialdian daunenetzat, ordu tarte bat finkatu dute, 14:00etatik 15:00etara.
Gotzon Aranburuk Urretxu eta Zumarragako irudiekin osatutako bideoa: