Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoeraren ondotik, Eusko Jaurlaritzak hartuko dituen neurrien berri eman du Osasun Sailburuak. Gaueko jarduerak mugatzeaz gain, norbere herritik ateratzeko debekua ezarriko dute.
Italieraz ere ederki moldatzen dela erakutsi du Ion Izagirre ormaiztegiarrak, Vueltako etapa garaipena taldekideekin ospatzerako garaian.
Euskal Herriko 37. Artzai Gazta txapelketa irabazi duen La Leze gaztandegiko gazta bat zotz egin du Goierriko Hitzak.
Osasun Sailaren arabera berrehun kasutik gora atzeman dituzte azken hiru egunetan Goierrin, gehienak Ordizian eta Beasainen.
Dantz Point egitasmoaren barruan, Yngrid DJak jaialdia eskainiko du Zeraingo Aizpeako meategietatik. Sarean jarraitu ahal izango da.
Alarma egoera egokitutako ordutegia eta aforoa izango ditu gaurtik aurrera; edukiera %50era jaitsiko dute eta astegunetan 21:00ak arte zabalduko dute.