Izagirretarren 'blenble' italiarra
Italieraz ere ederki moldatzen dela erakutsi du Ion Izagirre ormaiztegiarrak, Vueltako etapa garaipena taldekideekin ospatzerako garaian.
Jakina da Izagirre anaiek hainbat euskalkitan ondo moldatzeko gaitasuna dutela, iaz sareetan zabaldutako hainbat bideori esker. Baina italieraz ere ederki moldatzen dira. Hala erakutsi du Ion Izagirrek, igandean Espainiako Vueltan lortutako etapa garaipena ospatzerako garaian. Taldekideei italieraz esker ona agertu eta denen garaipena dela gogorarazi ondoren, ohiko ‘blenble’ edo topa egin dute, xanpainaz. Izagirrek berak zabaldu du bideoa, sare sozialetan:
Ver esta publicación en Instagram