Antzizar kiroldegiak edukiera eta ordutegi berriak ditu
Alarma egoera egokitutako ordutegia eta aforoa izango ditu gaurtik aurrera; edukiera %50era jaitsiko dute eta astegunetan 21:00ak arte zabalduko dute.
Koronabirusaren pandemia eta ezarri berri duten alarma egoera dela eta, Beasaingo Antzizar kiroldegiak oharra argitaratu du, datozen hamabost egunetarako hartuko dituzten neurriak iragartzeko. Batetik, kiroldegiaren edukiera %50era murriztuko dute. Bestetik, kiroldegia astelehenetik ostiralera 21:00etan itxiko dute.
Kirol jarduera guztietan izango du eragina egoera berriak, Taldekako jarduera eta ikastaro guztiak bertan behera gelditu dira, federatutako lehiaketa ofizialak izan ezik. Eskola kirola ere ez dago baimenduta une honetan, eta Beasainen kirola bakarka egin ahal izango da soilik.