'Dantz Point', Aizpeako meategietatik zuzenean
Dantz Point egitasmoaren barruan, Yngrid DJak jaialdia eskainiko du Zeraingo Aizpeako meategietatik. Sarean jarraitu ahal izango da.
Dantz Point ekimenak musika elektronikoa eta nazioarteko eskenatoki enblematikoak uztartzen ditu. Egitasmo horren barruan, Ingrid Celis ‘Yngrid’ DJak Zerainen egingo du saioa. Aizpeako meategiak aukeratu ditu eskenatoki gisa, eta antolakuntzaren arabera, “set hipnotiko eta indartsua” eskainiko du. Celis Chilen jaio bazen ere, 16 urterekin etorri zen Euskal Herrira bizitzera, eta “bertako elektronika eszenako izen nabarmena” bihurtu da.
Emanaldia bihar (asteartea) arratsaldeko 20:00etan izango da, eta Internet bidez bakarrik jarraitu ahal izango da, Dantz Point ekimenaren webgunean, @dantzmusik FBeko profilean, eta baita Goierriko Hitzaren Facebook orrialdean ere.