Asteburuan beste 214 kasu agertu dira Goierrin
Osasun Sailaren arabera berrehun kasutik gora atzeman dituzte azken hiru egunetan Goierrin, gehienak Ordizian eta Beasainen.
Aurreko astea goranzko joerarekin bukatu eta gero, gaur eguneratu ditu Osasun Sailak, asteburuko herriz herriko datuak. Beste 214 kasu atzeman dituzte ostiraletik hona, horietatik gehienak Ordizian (60) eta Beasainen (48).
Kasu berriak, ordea, herri gehiagotan ere agertu dira. Zumarragak (25), Urretxuk, (18) eta Legazpik (15) ere positibo kopuru handia dute. Gainontzekoak Lazkaon (9), Idiazabalen (7), Ormaiztegin (7), Zaldibian (6), Seguran (5), Zegaman (4), Ataunen (3), Altzagan (2), Itsasondon (2), Olaberrian (2) eta Ezkio-Itsason (1) agertu dira.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 1.957 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Ostirala | Larunbata | Igandea | Denera: | |
Altzaga | 1 | 0 | 1 | 3 (+2) |
Arama | 0 | 0 | 0 | 10 |
Ataun | 2 | 0 | 1 | 21 (+3) |
Beasain | 20 | 17 | 11 | 431 (+48) |
Ezkio eta Itsaso | 1 | 0 | 0 | 11 (+1) |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 5 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 4 |
Idiazabal | 5 | 0 | 2 | 34 (+7) |
Itsasondo | 1 | 1 | 0 | 21 (+2) |
Lazkao | 5 | 2 | 2 | 98 (+9) |
Legazpi | 9 | 1 | 5 | 158 (+15) |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 43 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 6 |
Olaberria | 2 | 0 | 0 | 12 (+2) |
Ordizia | 18 | 16 | 26 | 469 (+60) |
Ormaiztegi | 4 | 0 | 3 | 28 (+7) |
Segura | 1 | 3 | 1 | 32 (+5) |
Urretxu | 14 | 0 | 11 | 162 (+25) |
Zaldibia | 3 | 1 | 2 | 58 (+6) |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 1 |
Zegama | 3 | 0 | 1 | 82 (+4) |
Zumarraga | 12 | 1 | 5 | 258 (+18) |
GOIERRI | 101 | 42 | 71 | 1.957 (+214) |