Aitor Mazorriagak eraman du La Lezeko gazta
Euskal Herriko 37. Artzai Gazta txapelketa irabazi duen La Leze gaztandegiko gazta bat zotz egin du Goierriko Hitzak.
Badu sariduna Goierriko Hitzaren harpidedunen txokoan, iragan astean zozkatu zen gaztak. Euskal Herriko 37. Artzai Gazta txapelketa irabazi duen La Leze gaztandegiko gazta da. Beasainen bizi den Aitor Mazorriaga Azpiazu ormaiztegiarrak jaso du saria, gaztandegiko arduraduna den Eli Gorrotxategiren eskutik, Idiazabalen, Artzain Gaztaren egoitzan. Zorionak irabazleari!