Nekane Gonzalez otsaileko irabazlea egutegiko lehiaketan
Egutegiko lehiaketaren otsaileko galdera asmatu du. Herriko dendetan erabiltzeko erosketa bonoa jaso du opari.
Nekane Gonzalez da otsaileko irabazlea udalaren egutegiko asmakizunen lehiaketan, eta 50 euroko erosketa bonua jaso du. Otsaileko asmakizuna «Zer dela eta zer dela, ez daukanak daukanari ematen diona» zen, eta lotsa zen erantzuna. Amaia Zaldua zinegotziak eman dio saria.