Sinadura bilketa herrigunera igotzeko zatia konpontzeko
EZKIO // Ezkioko Udalak Ezkioko herrigunera igotzeko GI-2632 errepideko biribilgunea «oso puntu arriskutsua» dela adierazi eta sinadura bilketa abiarazi du hura konpontzeko. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura sailari arazoari konponbidea emateko eskatuko diote. Sinatu nahi duten herritarrek udaletxera jo behar dute ekainaren 10a baino lehen, bulegoko lanorduetan.













