Kopako finalari begira herriko balkoiak apaintzeko deia egin dute Zegaman
Egun gutxi geratzen dira datorren larunbatean Realak Atletico Madrilen aurka Sevillan jokatuko duen Kopako finalerako. Horren aitzakian, Zegamako Udalak herriko balkoiak zuri-urdinez apaintzeko deia egin die zegamarrei. Hori horrela, udalak banderinak eta globoak banatuko ditu herritarren artean. Hasiera batean, banaketa gaurko iragarrita bazegoen ere, azkenean ostegunean izango da 18:00etatik 19:00etara.













