Final laurdenetara iritsi da Beasaingo pilota txapelketa
Pilotan 21 bikoterekin hasi zen txapelketa, eta palan bederatzi bikoterekin, otsailaren 19an.
Pilota txapelketako partida bateko artxiboko irudia.Kerman Garralda Otsailaren 19an hasi zen Arrano Kulturak antolatzen duen Beasaingo pala, pilota eta sasipilota txapelketa. Final laurdenetara iritsi dira jada. Pilotan 21 bikoterekin hasi zen txapelketa, eta palan bederatzi bikoterekin.
Aste honetako jardunaldia gaur hasiko da. 19:00etan hasita, Saltsa I-Saltsa III bikoteak Arkaitz Goikoetxea-Igoin Insausti bikotearen aurka jokatuko du, eta Jon Lizarazu-Josu Urdangarin bikoteak Adrian Korta-Asier Murua bikotearen aurka. 22:00etan, aldiz, Manex Urien-Raul Cordos eta Alain-Guerrero-Asier Sarriegi bikoteen artekoa izango da partida.
Ostegunean, aldiz, 12:15ean, Xanet Imaz eta Txani Kapo eta Mendiaren kontra ariko dira. Arratsaldean, 19:00etan, hiru partida jokatuko dira: Ion Iturbe-Beñat Elgarresta Luis-Garmendia-Asier Rodriguezen aurka; Leire Otamendi-Maddi Aiestaran Leire Ibañez-Ainhoa Corbachoren aurka; eta Xabier Urteaga-Aritz Imaz Julen Mugica-Koldo Agirreren aurka.
Ostiralean jokatuko dira jardunaldi honetako azken partidak, 17:30ean hasita: Ixiar Otamendi-Elorri Ramirez Ainhoa Ibañez-Itziar Barrutiaren kontra; Anartz Oiarzabal-Julen Ruiz Ander Zufiaurre-Josu Zufiaurreren kontra; Ane Garcia-Idoia Oyarzabal Miren Alustiza-Arantxa Alustizaren kontra; eta Jon Zabaleta-Jon Zufiaurre Beñat Verdugo-Iñaki Zabalaren kontra.













