Aparkalekuen ordenantza berriari ekarpena egiteagatik, saria
Parte hartze prozesua erabili du Legazpiko Udalak aparkalekuen ordenantza berritzeko. Bost ekarpen egin dituzte lau herritarren artean, eta horietako batek saria jaso du
Legazpiko aparkalekuen erabilera arautzen duen ordenantza berritzeko prozesuan herritarrei parte hartzeko aukera zabaldu zien udalak, eta parte hartze hori saritu egin du 50 euroko erosketa bonu baten zozketarekin. Bost proposamen aurkeztu dituzte guztira lau herritarren artean, eta horietatik Iñigo Alberdik irabazi du saria: 50 euroko txartela, udalerriko edozein saltokitan erabil ahal izateko. Saria Javier Iraeta zinegotziak entregatu dio.