Danbor hotsek hartu dute Legazpi
Legazpiko Santikutz jaien barruan, haurren eta gazteen danborrada ospatu dute. Bihar festak jarraituko du eta, gauean, helduen danborrada egingo dute.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/05/p1280447-1200x800.jpg)
Legazpi Santikutz jaien erdia igaro da jada. Ostiralean eman zioten hasiera txupinazoaren jaurtiketarekin eta, atzo, pilotariak zein musikariak izan ziren protagonista. Gaur goizean, txirrindularien txanda izan da eta, arratsaldean, dabor jotzaileek hartu diete lekukoa.
Legazpiko haur eta gazteek danborrak hartu dituzte eta Laubidetik irten dira 17:30ean. Herriko zenbait gune zeharkatu ostean, kale nagusian zehar plazara iritsi dira. Bi zaldizkok ireki dute danborrada eta atzetik eraman dituzte danbor jotzaileak zein txarangako kideak. Kale nagusia ia bere osotasunean hartu dute partaideek eta, bazterretik ere, jende andanak jarraitu du ekitaldia.
Bihar eta etzi festak jarraituko du Legazpin. Bihar, ganadu azoka egingo dute goizean zehar eta, gaueko hamaiketan, danbor jotzaile helduen txanda izango da. Horiek ere Laubidetik irten eta plazan amaituko dute ibilbidea. Ostean, su artifizialak jaurtiko dituzte.
Biharko egitaraua (Maiatzak 2, astelehena):
· 09:00-13:30. Herriko ganadu feria Kale Nagusian, arkume errea eta artisau azoka.
· 11:00. Haur-gazteen Bola Txapelketa.
· 12:00. Zezenak, poniak, plazan.
· 14:30. Haur eta familien herri bazkaria, plazan. Ekain Txou.
· 17:00. Erraldoi eta buruhandiak.
· 19:00. Artistas del Gremio fanfarrea, plazan.
· 23:00-00:00. Herri danborrada, Laubidetik plazara. Ondoren, su artifizalak.
· 00:45.Los Cazahuates Mariatxia.
![P1280461](https://live.staticflickr.com/65535/52043466895_c4292f6f29.jpg)
![P1280458](https://live.staticflickr.com/65535/52043467110_35b5abee0e.jpg)
![P1280456](https://live.staticflickr.com/65535/52042956196_9444cd1a28.jpg)
![P1280455](https://live.staticflickr.com/65535/52041913517_535d517617.jpg)
![P1280452](https://live.staticflickr.com/65535/52043010043_e255768b7f.jpg)
![P1280451](https://live.staticflickr.com/65535/52041913827_a98f81c406.jpg)
![P1280448](https://live.staticflickr.com/65535/52043207699_6a6bac33fe.jpg)
![P1280447](https://live.staticflickr.com/65535/52043010643_516ffef2d4.jpg)
![P1280443](https://live.staticflickr.com/65535/52043208229_80313a26f4.jpg)
![P1280442](https://live.staticflickr.com/65535/52043011028_ab87d61a94.jpg)
![P1280439](https://live.staticflickr.com/65535/52043011188_2c0c801e9d.jpg)
![P1280437](https://live.staticflickr.com/65535/52041914837_4183f2e8f0.jpg)
![P1280435](https://live.staticflickr.com/65535/52042958186_e970f7ffa7.jpg)
![P1280428](https://live.staticflickr.com/65535/52043209009_45510b9a80.jpg)
![P1280426](https://live.staticflickr.com/65535/52043209269_744e7b749c.jpg)
![P1280425](https://live.staticflickr.com/65535/52042959021_f50ac091cb.jpg)
![P1280470](https://live.staticflickr.com/65535/52043470230_bf1cd292d1.jpg)
![P1280469](https://live.staticflickr.com/65535/52041916287_76f2428ab9.jpg)
![P1280468](https://live.staticflickr.com/65535/52043013128_c27c160308.jpg)
![P1280467](https://live.staticflickr.com/65535/52041916817_4a50a02f03.jpg)
![P1280466](https://live.staticflickr.com/65535/52043210729_8719f87b00.jpg)
![P1280465](https://live.staticflickr.com/65535/52043013713_edfd74f64d.jpg)
![P1280464](https://live.staticflickr.com/65535/52042960716_d27b9b32a6.jpg)
![P1280463](https://live.staticflickr.com/65535/52043471920_699241656d.jpg)
![P1280462](https://live.staticflickr.com/65535/52042961346_c07df4ef93.jpg)