Legazpiko Santikutz jaien barruan, haurren eta gazteen danborrada ospatu dute. Bihar festak jarraituko du eta, gauean, helduen danborrada egingo dute.
Goierriko Kontseilu Sozialistak Maiatzaren 1eko manifestazioa egin du Beasainen. Langileria kapitalismoaren "krisialdi kronikoaren albo-kalteak" pairatzen ari den honetan, langileei deia luzatu diete sozialismoari "nork bere ekarpena egiteko".
Enirio-Aralar Mankomunitateko belardi komunak irekitzeko festa egin dute gaur Larraitzen. Salmenta postuak, bertsolariak eta aizkolari lehiketa egon dira, besteak beste. Abeltzainek, ordea, uko egin diote festara joateri eta abererik ez da egon.
Alejandro Franco txirrindulariak irabazi du Legazpiko Santikutz Klasikoa. Azken pedal kolpean gainditu du Davide Piganzoli; hirugarren helmugaratu da Viacheslav Ivanov. Alex Diaz urretxuarra izan da lehen euskalduna, zortzigarren.