'Zure platerean hasten da mundua' dokumentala, etzi
ZERAIN // Goierriko 13. hamabostaldi ekologikoaren barruko lehen jarduera ostegunean izango da, Zerainen. 19:00etan Zure platerean hasten da mundua dokumentala emango dute kultur etxean. ON Produkzioak eta Landarlan ingurumen elkarteak burutu dute dokumentala, landa eremua eredu jasangarrien bidez berpizteko helburua duena. Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko hausnarketa saio bat ere egingo da. Hurrengo ekintza kontsumoaren eta elikaduraren inguruko solasaldia izango da, Seguran, hilaren 15ean.













