Fernando Uretak irabazi du Legazpiko kaleko pintura lehiaketa
Herritarren saria Felix Flamariguek jaso du. Hamar margolarik parte hartu dute.
Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako hamar margolarik Legazpiko kaleak eta auzoak hartu zituzten joan den larunbatean, Arkatza elkarteak antolatutako Joxe Martin Etxeberriaren omenezko kaleko pintura lehiaketaren aitzakian. Margolariek goizean egin zituzten lanak, eta udaletxeko arkupeetan ordu batzuez ikusgai jarri ondoren, arratsaldean bertan banatu zituzten sariak.
Lehen saria, 500 eurokoa, Artziniegako (Araba) Fernando Uretak irabazi zuen. Bigarrena, 350 eurokoa, Beasaingo Iban Aranbururentzak izan zen, eta hirugarrena, 200 eurokoa, Gorlizko (Bizkaia) Jose Ramon Guerrarentzat. Epaileak Alberto Vesga, Mattin Osinalde eta Miren Garcia izan ziren.
Laugarren sari bat ere banatu zuten larunbatean, eta herritarrek bozka bidez aukeratutako lanaren egileak jaso zuen, Felix Flamarigue iruindarrak hain zuzen. 100 eurokoa zen sari hori.
Argazkiak: Dani Uribetxebarria eta Legazpiko Udala















