Kirol Sariak banatu dituzte Legazpin
Judoan, saskibaloian eta xakean ari diren Jose Manuel Paternain, Ana Mari Sastre eta Markel Vesga dira Legazpiko Kirol Saridun berriak.

Jose Manuel Paternain, Ana Mari Sastre eta Markel Vesga dira Legazpiko Kirol Saridun berriak. Aurreko asteko ostiralean jaso zuten izendapen hori, Kultur Etxeko areto nagusiak egindako ekitaldi batean.
Legazpiko Udalak ematen ditu Kirol Sariak urtero, eta aurten judoa, saskibaloia eta xakea modalitateetako kirolariak izan dira aitortza hori jaso dutenak. Jose Manuel Paternainek, herrian judoa erakusteagatik eta sustatzeagatik jaso du saria. Ana Maria Sastrek, berriz, saskibaloiaren munduarekin urteak daramatza lanean, eta hainbat urtetan goi mailako jokalaria izan ondoren, gaur Andraitz klubean egiten duen boluntario lanagatik jaso du saria batez ere. Markel Vesga gaztea, azkenik, xakean lortu dituen emaitza bikainengatik izan da saritua.
Ostiraleko ekitaldia Iñigo Imaz zinegotziak gidatu zuen, eta saridun bakoitzaren kirol lorpenak aipatzeaz gain, Legazpin sari horiek merezi duen askoz ere jende gehiago dagoela esan zuen.