Iratxera joango dira berriz ere Buztintegi elkarteko bazkideak
Bi urteko etenaren ondoren, itzuli da urtero Nafarroako txoko horretara egiten duten txangoa. Izena emateko epea gaur ireki dute. Duela gutxi, Pirinioetan izan dira, Arango haranean.
Buztintegi elkarteak bere jardueren artean klasiko bihurtu den txango bat berreskuratu du pandemia ondoren, eta aurten Iratxera (Nafarroa) joango dira berriz ere. Azaroaren 3an, osteguna, egingo dute bidaia, eta izena emateko epea irekita dago gaurtik.
Txangoaren prezioa 45 eurokoa da, eta horren barruan autobus bidaia, hamaiketakoa, bazkaria, bingoa eta dantzaldia sartzen dira.
Izena emateko, Gizarte Zentrora joan behar da, 10:00etatik 11:00etara goiko bulegora, eta 18:00etatik 19:00etara beheko bulegora. Hilaren 22a izango da azken eguna.
Buztintegiko bazkideek oso gustuko dituzte txangoak. Azkena, aurreko irailaren erdi aldean egin zuten, Prinioetara, Arango haranera hain zuzen. 55 lagun izan ziren bertan eta eguraldia lagun, bikain pasa zuten asteburua.