Goierri Almacenes Usabiaga taldeak luzapenean galdu du Aldirin
Lehen Nazional mailan jokatzen duen taldearen hirugarren porrota da. Gaur zaleen aurrean egin behar zuten aurkezpen ofiziala bertan behera geratu da.
Hasi berria den denboraldiko hirugarren partida galdu du gaur arratsaldean Goierri Almacenes Usabiaga saskibaloi taldeak Aldirin, Gasteizko Ekogar Geotermia Urgatzi taldearen aurka. Partidaren amaierara 76 tantotara berdinduta iritsi dira bi taldeak, baina luzapenean gazteiztarrak gailendu dira 87-90ko emaitzarekin.
Aldirin giroa bero-bero egon da partida osoan zehar, batez ere luzapeneko minutuetan, baina garaipena ezin izan dute lortu azkenean Goierri Almacenes Usabiaga taldekoek, eta atsekabea nabaria zen amaieran zaletuen artean.
Gainera, partidaren aurretik klubak egin nahi zuen taldearen aurkezpen ofiziala bertan behera utzi behar izan dute, eta aurrerago egingo dutela agindu dute.
Argazkiak: Idoia Luzuriaga