Miriam Luki idazleak herrikideei aurkeztu die 'Argialdiak' narrazio liburua
Urretxuko Madaia plazan aurkeztu du, gaur eguerdian, Miriam Luki idazleak (Urretxu, 1973) Argialdiak liburua. Fizkioko lehenengo liburua du, eta herrikideen aurrean eta irakurleekin lehenbiziko hartu-emana izan du, duela aste batzuetako aurkezpen ofizialen ondoren.
Susa argitaletxeak argitaratu du Argialdiak. Ipuin bilduma da. Gaurko aurkezpenean, Monica Leiva eta Antxiñe Mendizabal izan ditu lagun Lukik.