Bailara guztiko 50 bat lagun izan dira urteko juntadizoan, Itsason. Anjel Lertxundiren 'Desertuan behatxuloa' liburuaz gogoetak partekatu, eta idazlearekin berarekin elkarbanatu dituzte.
Infantil mailako neskek ere 11 jokalaridun futbolean joka dezaketela aldarrikatu dute; mutilek egiten duten bezala. Partidetan linierrak behar dituztela ere bai. Hamasei taldek parte hartu dute futbol lehiaketan, eta Añorgak irabazi du.
Bihartik ekainaren 18ra jokatuko dute. Apirilaren 23an lehiatu ziren azkeneko aldiz. Frantziako Tourraren aurretik, azken itzuli esanguratsua da.
Geroa EPSVaren Kaltetuen plataformak eta CAFek Israeli trenak saltzearen aurka bildu diren Palestinaren aldeko elkarteek protestak egin dituzte. Akziodunen urteko batzarra egin du CAFek, eta hango ordezkariak txistu eta oihu artean hartu dituzte, sarreran.
Inoizko partaidetzarik jendetsuena izan da lasterketan, 210 korrikalarirekin. Legorretar onenak, Aitor Zunzunegi eta Edurne Arakistain. Bero egin die.
Adimen artifiziala da Josu Aztiriaren lan esparrua. Zehazki, hizkuntzaren eremua. "Euskararako maila teknologiko altuko tresnak garatzea" jarri du etorkizuneko helburu nagusi gisa.
Materia Prima lehiaketa gastronomikoan, Demetrio Terradillosek egindako 'Saarte' eta 'Jentilen lurra' balioetsi dituzte.