Bola eta toka txapelketa jokatu da gaurkoan Seguran
Bola eta toka txapelketa jokatu da gaurkoan Seguran, San Joan Jaien atarian.
Uda iritsi eta badatoz San Juan Jaiak. Euskal Herriko txoko desberdin ugaritan ospatzen diren jaiak dira eta goierrin ere zenbait lekutan ospatzen dituzte, hala nola, Olaberrian edota Seguran. Segurarrak prest daude iada jaietarako eta ekainaren 22an emango diete hasiera zopa pertzaren jaitsierarekin. Egitarau oparoa dute prestatuta jaietarako baina aurrena toka eta bola txapelketa izan dute, jaiak hasi aurretik txapeldunak izendatuz iada.
Gipuzkoa mailako txapelketa izan da. Bolan 28 parte-hartzaile izan dira gaurkoan lehiatu direnak eta tokan, berriz, 16. Arratsalde pasa ederra egin dute eta batzuk sari eta guzti joan dira etxera Seguratik. Honela geratu da sailkapena:
Bola
- Gazteak:
- Saigots Iglesias
- Ane Etxebeste
- Emakumezkoak:
- Garbiñe Alustiza
- Ane Etxebeste
- Pake Galdos
- Orokorra:
- Iñaki Maiz
- Patxi Arrondo
- Juanjo Aizpeolea
Toka
- Antonio Amundarain
- Ino Ugarteburu
- Federico Olano
- Jose Antonio Calvo














