Tximista ikusgarria
Atzo (larunbata) arratsaldean ekaitza izan zen Urretxu eta Zumarragan. 3×3 saskibaloi txapelketa lizeotik Aldiri kiroldegira eraman behar izan zuten eta eskolarteko txirrindulari proban parte hartu zuten txirrindulariak ozta-ozta libratu ziren. Bizilagun batek grabatutako bideoan ikus daitekeen moduan, tximista batek ArcelorMittalena zen lantegian jo zuen.













