Abiatu dira G2Hko korrikalariak ere
23:00ak puntuan abiatu dira Goierriko Bi Handiak lasterketako 547 korrikalariak ere. 88 kilometro egin ondoren, 8:50ak aldera iritsiko dira lehenengo korrikalariak Beasaingo plazara.
Ehunmilak trilogiako bigarren lasterketa, Goierriko Bi Handiak ere martxan da. 23:00etan puntuan abiatu dira Beasaingo plazatik 547 korrikalariak. 88 kilometro osatu beharko dituzte, berriz ere Beasaingo Loinazko San Martin plazara iritsi aurretik.
Pasaera orduak hauek dira:
- Beasain: 23:00.
- Zaldibia: 23:30-00:25.
- Larraitz: 00:35 – 02:30.
- Txindoki lepoa: 01:20 – 04:00.
- Lizarrusti: 02:30 – 07:30.
- Etzegarate: 04:05 – 11:15.
- San Adrian: 05:15 – 13:40.
- Oazurtza: 06:50 – 16:30.
- Mutiloa: 07:45 – 18:45.
- Beasain: 08:50 – 21:00.