Fidel Fernandezek eta Iñigo Artzamendik osatu dute G2Hko podiuma
G2Hko podiuma osatu da dagoeneko. Joseba Eskudero idiazabaldarrari Fidel Fernandez kantabriarrak eta Iñigo Artzamendi ondarrutarrak lagunduko diote. Eskuderok ia ordu erdiko aldea atera die. Biak mintu erdiko aldearekin sartu dira. 10 ordu eta 41 minutu behar izan dituzte proba osatzeko.