Beasaingo odolkia "probatu beharrekoen" artean dago El Comidistaren arabera
El Comidista web orriak Euskal Herriko eta Espainiar estatuko odolki "onenak" izendatu ditu. Beasaingo odolkia nabarmendu du, baita Goierriko mondejuak eta buzkantzak azpimarratu ere
El Comidista online orriak Beasaingo odolkiari aipu bat egin dio azken artikuluan. Horretan, Euskal Herrian eta Espainiar estatuan “probatu beharreko” odolkiak izendatu ditu. Goierriko mondeju eta buzkantzak aipatzeaz gain, Beasaingo odolkia nabarmendu dute, Maeztukoarekin batera.
El Comidista, gastronomia eta elikadura uztartzen dituen online orri bat da, El Pais egunkariak sostengatzen duena. Odolkien inguruko artikuluan, produktu horren ezaugarrien errepaso bat egin dute, eta euskal odolkiari dagokionez, honakoa diote:
“Euskal odolkiak txerriaren buruko haragia gehitu ohi du. Odolarekin batera, barazki ugari ere badaude, hala nola tipula, porrua, kalabaza…; horregatik, leku askotan honela deitzen da: barazkien odolkia. Jakina, piperbeltza, piperrautsa eta beste espezia batzuk erabiltzen dituzte, eta lekuaren arabera, arroza. Ospetsuenen artean daude Beasaingo odolkia eta Maeztukoa. Berezitasun gisa, Goierri eskualdeko mondejuak edo buzkantzak ditugu, Goierrin, zuriak edo beltzak, odola edo arrautza daramatenaren arabera, eta ardi latxaren ordez txerria aldatzen dutenak, gantz nagusi gisa; barruan, barazkiak, ardi-seboa eta espeziak. Baina, agian, euskal odolkiaren gauzarik aipagarriena lehiaketak antolatzeko zaletasuna da, nonahi aurkitzen baitituzu, odola ospatzen”.