Egin dute udaleko margolanen aukeraketa
Lau sari banatzea erabaki du epaimahaiak.
Gaur eguerdian banatu dituzte Ormaiztegiko Ekitaldi Aretoa apaintzeko lehiaketako sariak, udaletxean bertan.
1.000 euroko sei sari banatu behar zituztela adierazi zuten hasieran, baina azkenean lau banatzea erabaki duten, sarietako bi hutsik geratu direlarik.
Lehiaketan, guztira, lau herritarrek hartu dute parte: Arritxu Jonsarsoro, Ainhoa Azurmendi, Belen Iza eta Imanol Campos. Jonsarsorok ets Azurmendik lan bana aurkeztu dute, Izak bi, eta Camposek, aldiz, lau.
Belen Izak 1.000 euro irabazi ditu “Ormaiztegiko txakurra; hito ala mito?” lanarekin. Beste hiru sariak, aldiz, Imanol Camposek irabazi ditu “Mugarriak I”, “Mugarriak II” eta “Mugarriak III” lanekin.
Lehiaketan parte hartu duten guztiei oroigarri bana eman die udalak, eta sariak banatzen Jon Enrike Ormaiztegiko alkatea eta Agustin Galabide kultura zinegotzia izan dira. Saritutako lanak gaur bertan kokatu dituzte ekitaldi aretoan.