HITZAren lagunak autokarabanan
Udako zozketa antolatu du Goierriko Hitzak Zegamako Goikaravan enpresarekin elkarlanean: hiru egunean autokarabanan bidaiatzeko aukera. Uztailaren 23ra arte eman daiteke izena.
Abuztuko oporrak ate joka diren garai honetan, hain beharrezkoak dituen irakurleak saritu nahi ditu GOIERRIKO HITZAk eta Goiberri-k. Udako zozketa honetan, Hitzaren lagunek hiru egunez autokarabanan bidaiatzeko aukera izango dute, Zegamako Goikaravanen eskutik.
Harpidedunek nahiz harpidedun ez direnek parte har dezakete zozketan. Zozketan parte hartzeko Goierri.hitza.eus webguneko formularioa bete behar da. Harpidedun direnek telefonoz ere dei dezakete Beasaingo bulegora, 943 16 00 56 telofono zenbakira.
Izan ere, harpideak eta irakurleak behar-beharrezkoak ditu HITZAk eta Goiberri-k orain arte bezala aurrera egin dezaten.
0 kilometroko produktuak dira HITZA, Goiberri, Goierri.hitza.eus eta Otamotz.eus webguneak, Goierriko kazetariek Goierriko irakurleentzat egina. Urteak dira asteko zazpi egunetan etengabeko informazio jarioa lantzen duela HITZA-ren lan-taldeak.
Eskualdearekiko eta euskararekiko konpromiso horrek urte luzez jarrai dezan, ezinbestekoa da harpideen diru ekarpena. Hilean 8 euro ordainduta (urtean 100 euro), Hitza eta Goiberri etxean jasotzeko aukera egongo da. Albisteak Internetez irakurtzen dutenek ere badute aukera, hilean 4 euro ordainduz (urtean 50 euro), etorkizunean komunikazio proiektua bermatzeko.
Autokarabana eskaintza
Goierriko enpresa eta eragile ugarirekin daukan harremanari esker, Hitzaren lagunek hiru egunetan Zegamako Goikaravan enpresako autokarabanaz gozatzeko aukera izango dute. 2020ko hasieran martxan jarritako familia enpresak autokarabana eta karabana txikia alokatzeko zerbitzua eskaintzen du.
Goikaravanen proiektua ere hazten doa: Idiazabalgo Goardi industrialdean, 80. zenbakian, autokarabana partikularrak gordetzeko pabilioia du. Autokarabanak eta autoak garbitzeko zerbitzua ere eskaintzen ditu.