Loinatz Klasikoa jokatuko da larunbatean Beasainen
Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariak izango dira lehian. 140 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Goierriko errepideetan. 29 taldetako 200 txirrindulari izango dira Beasaingo proban.
Mendea betetzeko bost urte faltan, Loinatz Proba Klasikoa (XII. Ion Lazkanoren oroimenezkoa) jokatuko da larunbatean Beasainen, Loinatz txirrindulari elkarteak antolatuta. Beste behin ere, elite eta 23 urtez azpiko espainiar estatuko tropeleko 29 talderik onenetako 200 txirrindulari izango dira Beasaingo proban.
Nafarroa etorbidetik abiatuko dira txirrindulariak 09:00etan, eta Goierriko errepideetan 140 kilometro osatu ondoren, 11:54 aldera iritsiko dira lehenengo txirrindulariak. Atagoiti bi aldiz, Gabiria eta Mandubia behin, eta Olaberria hiru aldiz (azkena helmugatik 7 kilometrora) igo beharko dituzte.