Pintxopote internazionalista dute gaur Ordizian
Azken urteetan egin bezala, aurten ere pintxopote internazionalista egingo da jaien atarian. Gaur izango da, Plaza Nagusian. Sei herrialdetako jakiak dastatu ahal izango dira.
Azken urteetan Santa Ana jaien atarian egin bezala, aurten ere pintxopote internazionalista egingo da, Ordizia Kolorek eta txosna batzordeak antolatuta. Gaur izango da, 19:00etan Plaza Nagusian. Sei herrialdetako parte hartzaileak izango dira: Nigeria, Ekuador, Mexiko, Txile, Paraguai eta Venezuelakoak. Herrialde horietako jakiak dastatzeko aukera egongo da.