Mirandaolako burdinola ikusteko aukera izango da abuztuan ere
Lehen eta azken igandeetan zabalik egongo da burdinola, eta olagizonek martxan jarriko dute. Euskal Burdinaren Museoa egunero egongo da irekita.
Kanpotik datozenek eta herrikoek bertakoek badute zer egin Legazpin, abuztuko lehen eta azken igandeetan Mirandaola burdinola ireki eta martxan jarriko dutelako. Abuztuaren 6a eta 27a dira egunak, eta bi txanda eskainiko dira: 11:30ean euskaraz, eta 12:30ean gazteleraz. Aldez aurretik txanda hartzea gomendatzen da, 943 73 04 28 telefono zenbakira deituta.
Bestalde, Mirandaola parkean bertan dagoen Euskal Burdinaren Museoa eta eraikin berean dagoen turismo bulegoa irekita egongo dira egunero.