Legazpiko Nerabeentzako zerbitzua herritarrekin partekatzen ari da 20. urteurrenaren ospakizuna
Hezitzaileak eta erabiltzaileak kalera atera dira, 20 urteko ibilbidearen berri emateko eta herriko gaztetxoei zuzendutako zerbitzuari ikusgarritasuna emateko.
Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak 20 urte bete ditu urtarrilaren 2an eta gaur herritar guztiekin ari da partekatzen ospakizuna. Zerbitzuko hezitzaileak eta nerabeak kalera atera dira goizean, eta udaletxea eta parrokiaren artean jarritako postu batean, 20 urteko ibilbideari errepaso egiten dion argazki bilduma jarri dute ikusgai, eta pintxoak banatu dituzte postura hurbildu direnen artean.
Nerabeentzako zerbitzuaren erabiltzaileek, bestalde, bideo bat egin dute 20 urteko historia hori jasotzeko.