Legazpiko Plazaola kaleko aparkalekuetarako egoiliar txartelak jaso daitezke
Udaltzaingoan jaso behar dira hilaren 31ra arte 2024rako txartelak. Egun horretatik aurrera, berritu gabeko txartela dutenei isuna jarriko diete.
Plazaola kalean bertakoentzako egokitu dira aparkalekuak. Saturnino Telleria 6 eta Plazaola 11 artean egoiliarrentzako egokitutako aparkalekuetarako 2024rako txartelak hilaren amaierara arte jaso daitezke Udaltzaingoan. Ibilgailuaren titularraren NAN fisikoa aurkeztu beharko da egoiliarren txartela jasotzeko.












