Ane Odriozolaren liburu berria erreserbatzeko aukera dago
Legazpiko idazleak martxoan kaleratuko du 'El valle del hierro' eleberria, Planeta argitaletxearekin. Liburu dendetan edo internetez erreserbatuz gero, %5eko deskontuarekin jasoko du irakurleak etxean martxoaren 13an.
Gibolako trilogiarekin ezagun egin den Ane Odriozola Legazpiko idazleak Planeta argitaletxearekin kaleratuko du
laugarren eleberria, idazle hasi berrientzat sortu duen NdeNovela zigiluarekin hain zuzen. El valle del hierro du izenburua, eta oraindik salgai ez badago ere, erreserbatzeko aukera dago liburu denda txikietan eta Interneten dauden Amazon, Casa del Libro, El Corte Ingles edo Fnac plataformetan. Liburua horrela erosita, %5eko deskontua aplikatukodiote prezioari, eta martxoaren
13an iritsiko zaie liburua etxera erosleei.
Burdinaren harana
Ane Odriozolaren El valle del hierro (Burdinaren harana), Euskal Herrian girotutako nobela da, eta 1577ko gau euritsu batean desagertutako ikazkin batekin hasiko da. Urte batzuk igarota, ikazkinaren emazteak historia oso desberdina duen emakume batekin egingo du topo, baina biek badute zerbait amankomunean: justizia egiteko eta bailarako etorkizunaren jabe diren familia handiei aurre egiteko grina.