Santa Agedari eskainitako koplak entzungo dira Legazpin igandean
Santikutz abesbatzak ohiko erronda egingo du, 19:00etan plazatik aterata.
Santa Ageda bezpera ospatuko da aurten ere Legazpin, Santikutz abesbatzaren ekimenez. Igandea egokitu da aurten otsailaren 4a, eta abesbatzako kideek eta nahi duten herritarrek ohiko erronda egingo dute Euskal Herria plazatik 19:00etan irtenda.
Udaletxe atzealdea izango da topagunea, eta handik Plazaola kalera, Saturnino Telleriako errotondako arkupeetara, Kale Nagusira, plazara, Bikuña-enea plazara, Domingo Agirre plazara, Juanastegira eta Laubidera joango dira, Santikutz kaleko 20,22 eta 24ko atzealdeko plazan amaitzeko. Ibilbidean zehar hainbat geldialdi egingo dituzte, makilekin lagunduta koplak kantatzeko.