Salto-saltoko txartelak opari
Ordizian merkatari elkarteko 24 saltokitan banatuko dituzte deskontu tiketak apirilaren 20ra bitartean.

Apirilaren 20ra arte, Ordiziako Garagartza Plazan kokatuta dagoen Salto-Salto atrakzioan erabiltzeko deskontu tiketak lortu ahal izango dira, Ordizian Elkarteko hainbat saltokitan. Guztira 600 tiket oparituko dituzte.
Egitasmoan parte hartuko duten saltokien zerrenda ondorengoa da: Alonso burdindegia, Arantxa mertzeria, Arregi drogeria, Elikaleku, Goen arrandegia, Gofi berri, Goierriko Baratza, Goierriko nekazal kooperatiba, Goxo, Hidalgo bitxitegia, Izan, Kiloa, Koska goxokiak, Labealde okindegia, Lirain, Mirentxu, Mujika harategia, Ness, Oreka, Rekalde farmazia, Siglo XX plater prestatuak, Ugalde edariak, Zeberio harategia eta Zuberoa fruta denda.