Ampo Ordiziak 20-14 irabazi dio Pozuelori
Hil ala biziko partida irabazi du Ampo Ordiziak Altamiran. Jaitsiera postuetatik urrundu da.

Ampo Ordiziak irabazi egin behar zuen eta irabazi egin du. Mailari eusteko lehian ezinbestekoa zuen bosgarren postuan, puntu bakarrera zuen Pozuelori irabaztea eta 20-14 irabazi du. Jokalari guztiek Axioren izena eraman dute bizkarrean.
Barcelonak La Villari irabazita, jaitsiera postuetatik urrundu da Ampo Ordizia. Hirugarren postura igo da.
Partidaren amaieran, poza nagusitu da Altamira zelaian.