BIDEOA ETA ARGAZKIAK. Beasaingo helmuga prestatzen
Goizean goizetik ari dira Itzuliko langileak eta boluntarioak Beasainek hartuko duen etapa bukaeraren eremua prestatzen. Ikus bideoa eta argazkiak albistean.

Bart iritsi dira lehen kamioiak Beasaingo Gernika pasealekuko aparkalekura, eta gaur, goizetik goizetik, helmuga inguru guztia prestatzen ari dira Itzuliko langileak eta boluntarioak. Helmuga Nafarroa Etorbidean izango da, eta sari banaketa podiuma Erauskin plazan.







