Piñatak egiten erakutsiko dute Legazpin
Urriaren 18an ospatuko den Kulturen Arteko Egunari begira ikastaro bat antolatu dute. Urriaren 12an izango da, eta izena eman behar da hurrengo astelehenerako.
Legazpiko familiek piñatak nola egiten diren ikasi ahal izango dute, datorren urriaren 12an, igandea, egingo duten ikastaroan. Udalak eta Hotz Legazpi elkarteak antolatu dute, urriaren 18an ospatuko den Kulturen arteko Eguna girotzeko.
Latinoamerikako piñata tipikoa egiten ikasteko saioa izango da, eta bereziki familiei zuzenduta dago. Doakoa izango da, baina da, leku mugatuak izango ditu, eta izena eman beharko da udalaren legazpi.eus webgunean, 943 73 70 30 telefonora deituta edo udaletxean bertan. Izena emateko azken eguna urriaren 6a izango da, astelehena.
Ikastaroa Gizarte Zentroan egingo dute, 15:30etatik aurrera.













